XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste kasu batzuetan, hasierako proposamena denen arteko kontsentsuaren fruitua izan da eta, gero, Hezkuntza eta Zientzi Ministerioa izan da garatu duena, garapen hori azkenik autonomi elkarteei kontsultatuz.

Kasuren batean, hasierako proposamen kolektiboa Autonomi Elkarte desberdinen artean garatzeko erantzukizuna banatu da.

Partaidetzak hiru maila izan ditu: teknikarien maila, arduradun politiko, zuzendari nagusi edo antzekoen maila, eta Kontseilarien Konferentzia.

Azken maila hau, LOGSEren arabera Gobernuaren erabakia hezkuntza-eskumenak dituzten Autonomi Elkarteei entzunda hartu behar den arauetan soilik erabili da.

Teknikarien partaidetza ere desberdina izan da.

Euskal Autonomi Elkarteak partaidetza aktiboa izan du lanketa-prozesu desberdinetan eta, hauen arduradunen arabera, egin dituzten ekarpen nagusiek nahikoa oihartzun izan dute.

1.2. Autonomi Elkarteen eskumenak

Txosten honetan ukituko dugun bigarren gaia Legean esleitutako eskumenak nola gauzatu diren izango da.

Euskadiko Eskola-Kontseiluak LOGSEri buruz egindako Txostenean, oinarrizko gaietako bat Administrazio Zentralaren eta Autonomi Elkarteen arteko eskumenen banaketa zen.

Kontseilu honek, legean azaltzen zen bezala eskumenen banaketari zegokionez, bere desadostasuna adierazi zuen.

Legebiltzarreko tramitean aldakuntza batzuk egin ziren, eskumenen banaketa orekatuagoa eginez, Kontseilu honek eskatu bezain deszentralizatua ez bazen ere.

Eskumenen banaketa honi dagokionez, LOGSEn proposatutako soluziobide batzuek ez diote gaiari nahi bezalako erantzunik eman, bai praktikan aplikatzen zailak direlako, edo bai anbiguoak izan eta interpretazio desberdinak onartzen dituztelako.

LOGSEn, adibidez, denbora-banaketan oinarrituta, gutxieneko irakaskuntza gisa ulertu beharrekoari (4. art.) emandako soluziobidea frogatuta geratu denez, bideraezina zen.

Gutxienezko gisa proposatutako curriculuma, guztizko irakas-denboraren %55ari zegokiola esaten bazen ere, kasu askotan gehienezkoa zen, eta EAEko Curriculum-Garapenerako Dekretuek, arlo batzuetan, gutxienezko irakaskuntzen Dekretuan inplizituki zegoena esplizitatu besterik ezin izan dute egin.